top of page

Gabriel Fauré

Gabriel Fauré, Pamiers, Frantzin jaio zan 1845ko maiatzaren 12an, eta Parisen hil zan 1924ko azaroaren 4ean. Bere garaiko konpositore hoberenatarikoa dago kontsideratuta. Bere obra famatu batzuk: Pavana, Réquiem, Nokturnoak, Cantique de Jean Racine... Umetarik erakutsi dau bere gaitasuna konposatzeko. Pariseko musika eskola baten ikasi zuen elizako organistea eta koroko zuzendaria izateko. Arrakasta handia lortu zuen Madeleine elizako organista eta Pariseko kontserbatorioko zuzendari legez. Nazio mailako musika omenaldi bat jaso zuen 1922an Parisen. Kororako eta orkestrarako obrak konposatu ditu.

bottom of page